+34 686 301 313 mendizabal@mendizabalharagia.com Hotz-katea apurtu gabe, janaria etxeraino
Welcome visitor you can log in or create an account

Mendizabal Abeltzaintza familia ustiategia bat da. Juan Antonio eta Maria Luisa gara bertako langileak, eta semeen laguntza ere jasotzen dugu. Bizitza osoa daramagu behi-aziendak hazten eta gizentzen. Arraza ugarirekin lan egin dugu urteetan (Pirineotako abelburuekin, terreña arrazarekin, xarolesarekin, mendiko behi asturiarrekin eta abar), eta zenbait arrazatako zezenekin behiak intseminatu ostean, 2013. urtean Aberdeen Angus arrazaren aldeko apustua egin genuen, txahal eta behietarako zezenak erosita.

Gure behiek gure larreetan bazkatzen dute, Aralarko natura-parkean. Horrekin lortzen dugu gure ingurua zaintzea eta gure abelburuak modu osasuntsuan haztea.

2009az geroztik gara haragi-hornitzaileak, eta zuzeneko salmentara bideratzen dugu gure jarduna. EUSKO LABELek baimendutako haragia da gurea; eta, horregatik, Euskal Okela ziurtagiria dugu. Horrek bermatzen du gure txahal eta txekorrak Euskadin jaio eta hazi izana, eta Kalitatea fundazioak kontrolatu dituela.

EUSKADIKO BEHI-HARAGI USTIATEGI ONENAREN SARIA JASO GENUEN 2005EAN.

Gonbidatuta zaudete gure zuzeneko salmetako sortak ezagutzera. Aurretik esan bezala, kontsumitzaileak hotz-katea apurtu gabe jasotzen du haragia etxean.