1638an sortu zen gure baserria, eta belaunaldi guztiek lan egin dute nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan. Beti jarraitu izan dugu filosofia bera:merkatuko kalitate onena eskaintzea, preziorik baxuenean.
Mendizabal baserria Gipuzkoako udalerririk txikienean dago: Araman. Gainera, leku pribilegiatuak ditu inguruan, Aralarko mendilerroko belardiak, Txindokiren magalean.
Hori dela-eta, bizitza-kalitate hoberena eskain diezaiekegu gure abelburuei; eta, horrela, kalitate eta ezaugarri hobereneko haragia lortu.
Gure ganadua geure ustiategian jaiotzen da, eta Aralarko mendilerroan hazten da, gure belardietan. Bertan, ingurune alderaezinak dituzte. Txahalek amaren esnea edan eta belar ondua jaten dute zazpi hilabete egin bitartean. Ondoren, errapetik elikatzeari utzi ostean, pentsu naturala, zerealak eta zuhainak jaten dituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun sailakkontrolatzen du ganadu guztia, baita Kalitatea fundazioak ere, azken hori baita Eusko Label ziurtagiria ematen duen elkartea. Instalazioetan, pentsuan eta animalien analisietan ere aldian aldiko azterketak egiten dira. Horrela, animalien ongizatea eta osasuna zaintzen ditugu.
Bestalde, hiltegian egiten da honako lan guztia: abelburua hiltzea, zatitzea eta hutsean ontziratzea. Horrek bermatzen du haragia baldintzarik onenetan iristea kontsumitzailearen mahairaino.