ARRAZA
Haragitarako erabilitako tamaina ertaineko abelburua, Eskozian sortua.
Arraza gaztea da, landa eremukoa, eta erraz egokitzen da edozer klimatara; Australiako desertuetatik hasi, eta Ipar Europako eta Amerikako hotzetara. Angus behia ezaguna da amatasun ezaugarriengatik, ugalkortasunarengatik, erditzerakoan duen gaitasunarengatik (urtero ugaltzen da) eta esne asko ematen duelako. Oso goiz izaten du lehen araldia, hamalau eta hamabost hilabeterako susara jartzen da. Esne ugari sortzen du txahalak errapea edateari utzi bitartean; eta, ondoren ere, oso azkar hasten da berriro esnea sortzen. Txahalek amaren pisuaren erdia baino gehiago irabazten dute bizitzako lehen urtean.
Ezaugarri guztien batura dela-eta, Angus arraza da gaur egun haragi produkzioan garrantzia handiena duena, beste arraza batzuekin gurutzatzeko zein arraza purua sortzeko. Behi horien erabilerak baserritartasuna, goiztiartasuna eta ugalkortasuna areagotzen du animaliengan, eta haragiaren kalitatea ere alderaezina da, merkatu guztietan preziatua, batik bat, merkatu zorrotzenetan.
- Esnea sortzeko gaitasun handia duten ama apartak.
- Heldutze eta ugalkortasun goiztiarra.
- Erditzeko erraztasuna eta txahal bizkor eta indartsuak.
- Elikagaien konbertsio ona.
- Edozer klimatara egokitzen dira.
- Bazka berezitasuna.
- Haragiaren samurtasuna eta zaporea areagotzen duen grasa infiltratua.
- Kanalaren neurri, kalitate eta osaketa ona.
GURUTZAKETARAKO SISTEMARIK ONENAK
Ekoizle asko ari dira Angus zezenak erabiltzen behi hasiberriak estaltzeko. Izan ere, behiek zailtasun gutxiago dituzte erditzerakoan eta txahalek beste arraza batzuetako abelburuek baino gehiago pisatzen dute esnea edateari utzitakoan. Beraz, Angus zezenak erabiltzean, txahalak nahikoa azkar estal daitezke, eta horrela, lor daiteke behi beretik txahal bat baino gehiago jaiotzea. Beste abantaila batzuk dira txekorra adarrik gabe jaiotzen dela, bizkorragoa dela jaiotzatik, keratitis arazo gutxiago izaten dituela eta hibrido indarra duela.
HAZITARAKO ZEZENAK
- NETHERTON ARCHIE J 501 (ikusi fitxa genealogikoa eta datuak)
- BLACKHAUGH TIME F-610 (ikusi fitxa genealogikoa eta datuak)
- BLACKHAUGH DYNAFOCUS L097 (ikusi fitxa genealogikoa eta datuak)
- BLACKHAUGH EXCEL HOYLD L144 (ikusi fitxa genealogikoa eta datuak)
- HOMEVILLE PAL G 037 (ikusi fitxa genealogikoa eta datuak)
- P A R B DESIGN 97 (ver ficha genealógica y datos)
- NETHERTON AMERICANO M703 (ikusi fitxa genealogikoa eta datuak)